2008ko maiatzak 10, Larunbata
Bilbo: Red Bull Batalla de Gallos 2008
Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, Flash Flash, Arise Hip Hop).
Red Bull Batalla de Gallos 2005ean sortu zen, geroztik 800 MC -kantari- baino gehiago saiatu dira "oilar" nagusiaren leku lortzen, jaialdiko saririk garrantzitsuena. Estatuko 4 hiririk garrantzitsuenetan burutzen dira lehiaketa hauek. 2007an 128 MC aritu ziren, 6.400 lagunek ikusi zuten espektakulua, leku guztietan sarrera guztiak bukatu zirelarik. Internet sarean bilatuz gero hainbat dira lehiaketa honen inguruan ikusi daitezkeen bideoak, milioi bat deskarga inguru dituztelarik. 2008ko edizioa martxan da, non aurreko urteetan parte hartu duten MCrik hoberenak -Zatu, Rayden eta Noult- maila oso altua erakutsi dutelarik. Hiphop estiloan abestea gustuko baduzu animatu zaitez abestera.
2008ko maiatzak 11, Igandea
Ondarroa: Upo, Topotin eta Bartolina pailazoak
Tronpeta magikoa ikuskizuna.
Sarrera: 4,00 euro. (Kafe Antzokia eta Zurrumurru).
Upo, Topotin ta Bartolinaren herrira Paristik datorren musikari bat heldu da. Baina ez da edozein musikari; berak tronpeta magiko bat dauka. Tronpeta honekin, Topotin ta Bartolinaren Pokemon-ak (Kyogre, Moltres) eta Uporen heroia (Patxi Indar) ere menperatuko ditu.
2008ko maiatzak 14, Asteazkena
Bilbo: Lagun Artean Kantari
Sarrera doan
Kantuan egiteko Zenbat Garak antolatzen duen saio irekia, Anje Duhalderen laguntzarekin gaurko eta lehengo kanta euskaldunak berreskuratuz. Helburua lagunarteko ostatu giro informalean kanta zahar eta berriok ikastea eta kantatzea da.
2008ko maiatzak 15, Osteguna
Bilbo: Sidonie + Zia
Aurresalmenta: 12,00 euro (Kafe Antzokia eta Power records). Txarteldegian: 15,00 euro.
Sidonie taldeak "La Costa Azul" diskoa aurkeztuko du Kafe Antzokian. Beatles, Rolling Stones, Byrds, David Bowie, The Velvet Underground, Syd Barrett, The Doors zein Love bezalako taldeen eraginpean hasten den taldea dugu Sidonie 90. hamarkada bukaeran Bartzelona hirian. Pop-rock doinuak psikodeliarekin uztartzen dituen taldea da Sidonie, textu landuak eta zuzenean jarrera alai eta baikorra azaltzen dutelarik beti. Aldean ibilbide oparoa dute, hainbat bira, kontzertu eta jaialdi ezberdinetan jo dutelarik.
Aurretik Zia taldea arituko da, Rodrigo Llamazares -Super Skunk, La Vacazul-, Robbie Lozano -Sobrinus, Deluxe, Sex Museum- eta Miguel Flecha -Zum, Universo Solitario- hirukoteak osatzen duen rock taldea. Une honetan arrakasta izaten ari den taldea dugu Zia eta beren eragin musikalen artean U2, Jimi Hendrix, Pearl Jam, Led Zepelin, QOTSA, Red Hot Chili Peppers, Nirvana, Audioslave edota The Police moduko taldeak azaltzen dira.
2008ko maiatzak 16, Ostirala
Bilbo: The New Christs + Nuevo Catecismo Católico + Rock'n'roll Army dj's
Aurresalmenta: 15,00 e (Kafe Antzokia, Power records, Muga, Bolan, info@noiseontour.com). Txarteldegian: 18,00 e
1997an izan zen The New Christs taldeak Europa bisitatu zuen azkenaurreko urtea. Urte batzuk beranduago Rob Youngerek taldea berriz batu zuen taldeki berri batzuekin, New Christs talde berritu bat sortuz, energiaz beteriko taldea eta etorkizun berri batekin aurretik. Horrela jaio zen "We got This" (2002, Laughing Outlaw Records) lana, disko bat zeinek taldearen jarraitzaileak poztu zituen, 22 urteko ibilbidean plazaratu zuten diskorik hoberenetariko zela esanez. Australiako taldean Radio Birdman, The Hitmen, Hoodoo Gurus, The Other Side, The Rats... moduko taldeetan aritutako kideak aurkitzen ditugu, gaur egun hainbat talderen erreferente direnak, kasuan kasu, The Hives, White Stripes edota Jon Spencer & The Blues Explosion. Orain taldea berriz dugu Europan eta Bilbon jo ez dutenetik urte piloa pasatu da, orain Kafe Antzokian zuzenean ikusteko aukera berezia.
Nork ez du ezagutzen jada NCC taldea? Donostiako taldeak ez dauka parekorik punk-rock doinuak jorratzeko orduan eta 1992tik punk eta hard rock nahasketa berezi honekin jarraitu dute, ingelesez eta gaztelaniaz abestuz. Ehunka kontzertu eman ostean indartsu jarraitzen dute eta, horren lekukoa da bere azken lana den, 1530 segundos de... NUEVO CATECISMO CATOLICO, euren ibilbideko zortzigarrena.
2008ko maiatzak 17, Larunbata
Bilbo: Jahsta Reggae Band + Rap'susklei
Aurresalmenta: 12,00 € (Kafe Antzokia, Flash Flash, Ticktackticket, bbk.es eta Arise Hip Hop). Txarteldegian: 15,00 €
Zer gertatzen da Zaragozako Rap eta reggae talderik hoberenak batu eta elkarrekin bira bat egitea erabakitzen dutenean? Zortzi kontzertu emango dituzte hau ospatzeko. Jahsta Reggae Band taldeak bere lan berria den "Legado" diskoa aurkeztuko du, mezu baikorrez beteriko lana, Bob Marleyren bidea jarraituz eta reggae estiloaren artistarik esanguratsuenen doinuak eraberrituz. 10 urte baino gehiago daramatzate musika munduan, energiaz beterriko reggae show ikusgarri bat eskeintzen dutelarik, 11 lagunez osaturiko talde sendoa. Aurretik Rap'susklei arituko da, kasu honetan, Djaren figura zuzeneko musikariengatik ordezkatu du, bere azken lanetako abestien errepaso bat emango du, non reggae estilora hurbiltzen dira. Rap'susklei estatuko hip hoparen adierazgarririk nagusienetarikoa da, horrela adierazi du bere 3 diskoetan, Mexiko, Suiza eta Frantzia bezelako herrialdeetan aritu delarik zuzenean. Festa handia gau honetarako reggae eta hip hop zaleentzat.
2008ko maiatzak 19, Astelehena
Bilbo: VIII. Haur Antzerki Topaketak
Sarrera: 2,00 euro (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doako sarrera.

*KARMELO IKASTOLA (2. maila): “Hosto biltzailea”
*DEUSTUKO IKASTOLA (6. maila)
Kurkuluxetan antzerki eskolaren bidez -:“Irakasle gaiztoak”
*INTXISU IKASTOLA (5. maila)
Kurkuluxetan antzerki eskolaren bidez -: “Hotel beldurgarria”
*ZURBARANBARRI IKASTETXEA (5. maila): “Alberto eta bere lagunak”
2008ko maiatzak 20, Asteartea
Bilbo: VIII. Haur Antzerki Topaketak
Sarrera: 2,00 euro (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doako sarrera.

*DEUSTUKO IKASTOLA (6. maila)
Kurkuluxetan antzerki eskolaren bidez – “6. maila bukatu dut”
*KARMELO IKASTOLA (2. maila): “Erreka Mari”
*KUKULUXETAN ANTZERKI ESKOLA “Txiukue”
2008ko maiatzak 21, Asteazkena
Bilbo: VIII. Haur Antzerki Topaketak
Sarrera: 2,00 euro (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doako sarrera.

*KARMELO IKASTOLA ( 2. maila): “Eguzkia baino ahaltsuago”
*DEUSTUKO IKASTOLA (6. maila)
Kurkuluxetan antzerki eskolaren bidez – “Ikasle berria”
*CERVANTES IKASTETXEA (5. maila)
Kurkuluxetan antzerki eskolaren bidez – “Hotel beldurgarria”
Bilbo: Urbeltzen Dantza Ganbara
Doako sarrera
Edonork esku har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.
2008ko maiatzak 22, Osteguna
Bilbo: Acido C + THC + DJ Mimoloco
A: 8,00 euro (Kafe Antzokia). T: 10 euro.
"Positive", THC taldearen hirugarren diskoak (argitaratutako bigarrenak) giro harmoniko eta erritmiko garbiaren bila taldean emandako garapena erakusten du, betiere haien funtsa alde batera utzi gabe, hau da: sentsazio onak eta dantzarako giroa sortzea. Lan honetan oso kantu landuak aurki ditzakegu, era naturalean bidaia psikoaktibo eta kontzeptual batean murgiltzen gaituztenak. Musika hizkuntz anitzetan aurkezten zaigu (gaztelera, ingelera, brasildarra eta japoniera), baita estilo anitzetan ere, antzinako funkatik, jazz eta drum’n bass psikodelikoraino, denek dance musika ardatz dutela.
Ácido C taldea gazte gipuzkoarrez osaturik dagoen multikonboa da. 2002ko urrian erabaki zuten taldeari itxura ematea Donostian, eta 2003an hasi ziren zuzeneko kontzertuekin. 2004an autoekoizturiko lehen lana argitaratu zuten: “La Ostra Azul” izenburua eman zioten. Acido C taldearen bigarren lanak “Stereopropulsion” izenburua du. Diskoaren sensualitatea nabarmena da eta gainezka egiten du; doinu bakoitzak fereka goxo baten indar psikologikoa du, dantzarako bultzada intimoa, kantuek transportatu egiten zaituzte sterepropulsioraino. Mugimendu elektrifikanteak batzuetan, mantsoak eta hipersensibleak besteetan. Kantuak batzuetan ziztu bizian doaz eta gero erritmo geldoak hartzen dituzte, lasaitasunari tartea eskaintzeko asmoz. Bozgoragailuez beteriko kohete intermusikala. 70eko eta 80ko hamarkadetako musika beltzaren arnasa du diskoak. Disko retroa dela ere esan daiteke; garai horien errebisioa da “Stereopropulsion”. Disko house gogotsua, funk zalapartatsua, soul sentiberatsua, dantzarako musika beltza, acid jazz txundigarria, mugimendurako erritmo alaiak, haize atal bikaina, sintetizadoreen ukitu dirdiratsuak programazioekin nahastuta, perkusio eta gitarra biribilak irribarre handiaren bila. Goxotasuna, hurbiltasuna. Acido C, berez koipe garbitzaile eraginkorra.
2008ko maiatzak 23, Ostirala
Bilbo: Sex Museum + Ya Te Digo
Aurresalmenta: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Power records, Muga taberna). Txarteldegian: 15,00 euro.
Sex Museum Madrilen 1985an sortzen den taldea da. Madrileko Mod eszenaren eraginpean hasi ziren rock musika jotzen, Los Contentos, Los Flequillos, Pánicos Speed edota Los Negativos taldeen ondoan. Bere lehen diskoetan musika beltzarekiko azaltzen zuten miresmena nabaria zen (soul, rhythm and blues, rock'n'rolla), honi garage-rock doinuak eta psikodelia batzen zizkiotelarik. 1997an hiru urte jarraian biran ibili ondoren hiru urtez taldea uztea erabakitzen dute, 2000. urtean "Sonic" diskoarekin bueltatzeko. Taldearen sonoridadea eraldatze prozesu batean sartuta egon da beti, gaur egun zuzeneko ikusgarria duen taldea delarik, 70. hamarkadako hard-rock doinuak maisuki jotzen dituztelarik. Hainbat jaialditan parte hartu dute, nazioartean bira ezberdin ugari egin ere eta kanpoko hainbat talderekin batera ere aritu izan dira. Adibide gisa aipatu Deep Purple taldeak beraiekin eraman zituen bira oso bat egiteko. (Testua: Wikipedia).
10 urtetako ibilbidean duen taldea da Ya Te Digo. 10 urtetan gauza asko egin ditu taldeak: bigarren geratu ziren "Rock de Lux" aldizkarian antolatzen zuen lehiaketan, "Villa de Bilbao" lehiaketako irabazle, jaialdi ugaritan parte hartu dute, Mogwai, Steve Wybb, Nomeansno edota El Inquilino Comunista moduko taldeekin ere jo dute. Beren aurreko diskoa Girls Vs Boys taldeko Eli Janneyrekin grabatu zuten, baita Paco Loco zein Santi Garciarekin ere aritu izan dira lanean beste batzuen artean. Gau honetan bere disko atera berria aurkezten izango ditugu. "Trash Tango" izenburupean rock disko mardul eta eder bat burutu du Bilboko taldeak.
Ondarroa: La Gossa Sorda + Jake Mate
Sarrera: 5,00 euro (Zurrumurru eta Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro
La Gossa Sorda (Pais Valencia) "Sao Tour 08" biraren barruan birritan bisitatuko dute Euskal Herria. Horietako lehenengoan, gainera, gurean izango dira. Disko berria besapean "Sao", erritmo beroekin Antzokiko ikuslea dantzan jarriko dute. Eurekin herriko Jake Mate taldeko musikari gazteak. Giroa ziurtatuta dago.
2008ko maiatzak 24, Larunbata
Bilbo: Junkyard + The Soulbreaker Company
Aurresalmenta: 15,00 euro (Kafe Antzokia eta Ticktackticket). Txarteldegian: 18,00 euro.
*Junkyard taldeak fideltasunez hartzen du AC/DC, Lynyrd Skynyrd edota Aerosmith moduko taldeen oinordetza*.
Motley Crue sortu ziren leku eta une berean sortu arren Junkyard taldeak ez zuen izan garaian hauek izandako ospea. Hala ere talde hauen ondoan hazi arren beren musika Supersuckers edota Social Distortion moduko taldeen alboaan koka dezakegu. Horregaitik esan dezakegu Junkyard sleazy-rock mugimenduak eman duen talderik indartsuena eta gogorrena dela. 1.988an Chris Gates The Big Boys Texaseko punk-rock talde batean ari zen jotzen, baina haratago joateko zituen gogoek talde berri bat sortzera bultzatu zuten Max Gottilieb, Clay Anthony, Jon Howard y Brian Baker lagunekin batera. Horrela sorteen da Junkyard, bere lehen diskoa “Junkyard” izan zelarik, 1989an argitaratua eta Tom Werman-ek ekoiztua, bertan kolaborazio ezberdinak azaltzen ziren, kasuan kasu Earl Slick –David Bowieren kitarrajolea-, Duane Rolland (Molly Hatcher) eta All Kooper. Taldea lehen aldiz izango da Euskal Herrian. Estatuan eman zuen kontzertu bakarra Jerezko Serie Z jaialdian izan zen izugarrizko arrakasta lortuaz.
The Soulbreaker Company-k iada 5 urte inguru daramatza penintsulako eszenatokietatik eta urteurren hau beraien bigarren diskarekin, "The Pink Alchemist" ( 2008, Alone Records ) bateratsu izango da. Bidean "Hot Smoke & Heavy Blues" ( 2005, Last Recordings ) diskaren argitarapena, kritika ezinhobeekin estatuko aldizkari guztietan, eta estatu osotik emandako bolo ugari geratzen dira. Azken hauen artean zehaztu ditzakegu Mother Superior, Ragin Slab edota The Steepwater Band-ekin emandakoak eta 2005-eko Azkena Rock jaialdian emandakoa. 5 urte hauetan taldea nahikoa aldendu da hasierako doinuetatik eta gaur egun, 70. eko hamarkadako Heavy Rock-ean oinarriturik, dizdira psikodelikoak eta zapore sureñoak ere aurkitu ditzakegu beraien doinuetan. Beraiengan eragina izan duten taldeen artean Led Zeppelin, Groundhogs, Black Sabbath, Lynyrd Skynyrd, Captain Beyond, Mountain edota Grand Funk aurkitu ditzakegu, eta, nola ez, garagardoa eta kearenganako pasioa, beraien letretan isladaturik agertzen den bezala.
2008ko maiatzak 25, Igandea
Ondarroa: Petti + Joseba Irazoki & Belardian
*Ondarroako Berbalagun egitasmoaren aurkezpena*
Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,000 euro.
Proiektu berri batean murgildu berri da Joseba Irazoki musikari beratarra. Aurreko txandetan ez bezala, talde-lan baten emaitza izan da azken diskoa, Joseba Irazoki & Belardian, eta Belardia osatzen duten Mikel Errazkin (soinu teknikaria), Mikel Artieda (baxua) eta Fernan Leiza (bateria) izan ditu nafarrak bidelagun. Hamabi abesti bildu ditu Irazokik disko berrian eta bere hitzei Bitoriano Gandiaga, Mikel Taberna, Fermin Balentzia, Erich Fried eta Iñigo Barandiaranen poema eta kantak gehitu dizkie. "Hitzak gure aldera eraman ditugu, Bidasoa inguruari kantatu diogu", argitu zuten sortzaileek. Irazokik jakinarazi zuenez, gerra, bakea, maitasuna eta beste hamaika giza harreman lantzen dira Joseba Irazoki& Belardian taldearen kantuak.
Bost urte behar izan ditu Pettik bere laugarren lan luzea argitaratzeko. "On" izenpean dozena bat kantu eder grabatu ditu bere sen elektrikoa eta akustikoa tartekatuz. Aitzitik, diskoak aldaketa nabarmenak dakartza kantuen formari eta soinuari dagokienez. Etapa berri bat hastearekin bat taldea berritu egin du Pettik. Joseba Irazoki gitarrista, David Gonzalez baxua, Ekain Elorza bateria eta Arkaitz Miner (biolina eta mandolina) eta Jexux Aranburu (akordeoia, hammond eta fender rhodes) dira Pettiren orain arteko diskorik irekiena eta osatuena ondu duten beste musikariak, Rafa Rueda ekoizlearekin batera.
2008ko maiatzak 26, Astelehena
Bilbo: VIII. Haur Antzerki Topaketak
Sarrera: 2,00 euro (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doako sarrera.

*GALLEGO GORRIA IKASTETXEA (4.maila): “Ipuinen herriko erregea”
*INTXISU IKASTOLA (5. maila)
Kurkuluxetan antzerki eskolaren bidez – “Lan baten bila”
*ZURBARANBARIK IKASTETXEA (5. maila): Guk love piratak
2008ko maiatzak 28, Asteazkena
Bilbo: Samar
Aurresalmenta: 8,00 euro (Kafe Antzokia). Txarteldegian: 10,00 euro.
Dagoeneko dena entzun dugula eta ezerk harritu ezin gaituela uste genuenean, Donostiako Samar taldearekin egin dugu topo. Izen horren atzean mundu desberdinetatik datozen bost musikari ezkutatzen dira. Eskarmentu handia dute musikaren hainbat alorretan (zinema, inprobisazioa, sustraietako musika) eta kolore anitzeko soinuak dakarzkigute, inolako konplexurik gabe.
Pascal Gaignek (gitarra elektrikoa, ud-a, berinbaoa eta vocoder-a), Javier Areak (bateria, gonga, darbuka eta d’jembe-a), Ritxi Salaberriak (baxua), Iker Telleriak (perkusioa, panderoa, darbuka, pailak eta bateria) eta Iban Nikolaik (didgeridoo-a) jotzen duten musika honela deskriba genezake: Folk eta World Music-aren arteko nahasketa moderno bat, alternatiboaren esparruan kokatzen dena. Batzuetan kutsu landatarra du eta beste batzuetan hiritarra; zenbaitetan Jazz edo Reggaez beterik dago, eta beste batzuetan, aldiz, Teknoz edo esperimentazioz.
2008ko maiatzak 29, Osteguna
Bilbo: Vetusta Morla + Whitewood
Aurresalmenta: 10,00 euro (Kafe Antzokia). Txarteldegian: 12,00 euro.
2008ko otsailean Vetusta Morla taldeak bere estreineko diskoa plazaratzen zuen. Diskoa taldearen 9 urtetako ibilbidearen laburpen bat da. Gazteleraz eginiko letrak ingalaterrako pop musikaren eskemetara ekarriaz. 6 kidek osaturiko taldeak zekulako arrakasta izaten ari da, horren adibide da joan den apirilaren 19an Madrileko Joy Eslavan emandako kontzertua, sarrera guztiak agortuz. Talde sendoa da Vetusta Morla, egiten duten rock musika intentsitatez janzten dutelarik, bere abestiei pelikula ezberdien kutsua emanez. "Un dia en el mundo" deitzen jende guztiaren ahotan dabilen estreineko lan hau. Estreinekoz izango dira Bilbon bere lan berria aurkezten.
Whitewood taldea 2002an sortzen da Bilbon. Taldeko kideak aurretik AllforNothing (punkrock) eta Frienddiary (hardcore) moduko taldeetan arituak dira eta Whitewood sortzen dute beste musika estilo bat jorratzeko asmoarekin, pop estiloan murgilduz, beren abestietan pianoaren erabilerak garrantzi haundia dauka. Taldearen eragin musikalen artean Coldplay, Elton John, Radiohead, Sting edota Piratas moduko taldeak aipa ditzakegu. "No necesitamos héroes" bere lanik berriena da.
2008ko maiatzak 30, Ostirala
Ondarroa: Lagun Artean Kantari
Sarrera doan
Kantuan egiteko Zenbat Garak antolatzen duen saio irekia, Anje Duhalde eta Mari Loli Etxeberriaren laguntzarekin gaurko eta lehengo kanta euskaldunak berreskuratuz. Helburua lagunarteko ostatu giro informalean kanta zahar eta berriok ikastea eta kantatzea da.
Bilbo: Gabriel Aresti Euskaltegiko Udaberri Jaia
Egun osoko jaia, goizean hasita.
Bilboko Algara konpartsak antolatuta egun osoko jaia izango da, urtero legez, Albiako lorategietan, goizeko 8etatik aurrera: jokoak, dantzak, kantak, antzerkia... Iluntzeko 21:30etan, berriz, Izotz berbena taldearekin dantzan egiteko aukera Kafe Antzokian. Doinu herrikoiak eta belaunaldi ezberdinetako abesti klasikoekin gozatzeko aukera izango dugu. Antolatzailea: Zenbat Gara elkartea.
2008ko maiatzak 31, Larunbata
Bilbo: Asta Kask + Haggish + Mentes Enfermas
Aurresalmenta: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Streetwarriors, Música Autonoma (Donostia), Tubo (Barakaldo), Bazterra (Barakaldo). Txarteldegian: 15,00 euro.
Datorren maiatzaren 31n, larunbata, hitzordu historikoa dute 80ko hamarkadaren punk eta hardcorearen maitale guztiek: Asta Kask, Suediako talde mitikoa, Bilbon izango da, Kafe Antzokian, Another Freak Productionsek antolatuta eta IZU GIROA euskarazko punk eta hardcore fantzinearen babesarekin.. Lehenengo aldia da taldea Euskal Herrira hurbiltzen dela, eta bertan emango dituzten kontzertuak izango dira Espainiako zein Frantziako estatuetan emango dituzten bakarrak.
Litekeena da belaunaldi gazteei ASTA KASK izenak gauza handirik ez esatea. 80ko hamarkadan Azkoitia, Andoain, Laudio edo Bilboko gaztetxeetan Europako hardcorearen bilakaerari adi zeuden musikazale guztiek, ordea, ondo baino hobeto dakite maiatzaren 31koa hitzordu historikoa dela. 1978an sortuak, ASTA KASK izan zen 80ko hamarkadaren hasieran Suedia astindu zuen hardcore oldearen punta-puntako taldea. Ñabardura garrantzitsu batekin: Mob 47, Anti-Cimex, SOD, Asocial, Crude SS eta garai hartako gainerako talde suediarrak ez bezala, ASTA KASK maisuak izan ziren hardcore suediarraren energia eta abiada melodia gozo eta itsasgarriekin uztartzen. Kaliforniako hardcore melodikoak mundu osoan arrakasta itzela lortu baino askoz lehenago genero horren aitzindariak izan ziren ASTA KASK.
Kafe Antzokiko kontzertua biribiltzeko, bi talde gonbidatu izango ditugu. Alde batetik, Mentes Enfermas Barakaldoko taldea da, 90eko hamarkadan Barakaldoko punk harrobiaren talde aitzindariei (Distorsion, Miserables, Yo Soy Julio Cesar) lekukoa hartu ziena. 1990ean sortu ziren, eta hamarkada hartan, boskote gisa, EP bat eta LP bat argitaratu zituzten. Geroago taldea berregin zen, eta hirukote gisa beste bi disko atera dituzte, “La feria de los monstruos” (2002) eta “100 % punk enfermo” (2007) haien azkeneko lana.
Beste aldetik, Haggish Bilboko taldea ere izango dugu gurekin. Hauek ere beteranoak dira, 1994an sortu baitziren, Kaliforniako hardcore melodikoaren eragin handiekin, eta garai hartan maketa pare bat argitaratu zuten. Apurka-apurka, haien doinuen abiadura moteltzen joan ziren, trinkotasuna eta indarra irabaziz. Horren froga dira “Racing team” (bost abestiko CD-a, 1999) eta “Do the robot” (lehenengo lan luzea, 2001). Geroztik taldeak gorabehera eta aldaketa batzuk izan ditu, eta haien albisterik heltzen ez zenez zale askok pentsatu zuen deseginik zeudela; aitzitik, HAGGISH une honetan haien ibilbidearen momenturik onenean daude, eta horren froga da grabatu duten azken lana, oraindik kaleratu gabe dagoena.
Ondarroa: Soul & Funky gaua: ACIDO C + THC
Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia y Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.
"Positive", THC taldearen hirugarren diskoak (argitaratutako bigarrenak) giro harmoniko eta erritmiko garbiaren bila taldean emandako garapena erakusten du, betiere haien funtsa alde batera utzi gabe, hau da: sentsazio onak eta dantzarako giroa sortzea. Lan honetan oso kantu landuak aurki ditzakegu, era naturalean bidai psikoactibo eta kontzeptual batean murgiltzen gaituztenak. Musika hizkuntz anitzetan aurkezten zaigu (gaztelera, ingelera, brasildarra eta japoniera), baita estilo anitzetan ere, antzinako funkatik, jazz eta drum’n bass psikodelikoraino, denek dance musika ardatz dutela.
Ácido C taldea gazte gipuzkoarrez osaturik dagoen multikonboa da. 2002ko urrian erabaki zuten taldeari itxura ematea Donostian, eta 2003an hasi ziren zuzeneko kontzertuekin. 2004an autoekoizturiko lehen lana argitaratu zuten: “La Ostra Azul” izenburua eman zioten. Acido C taldearen bigarren lanak “Stereopropulsion” izenburua du. Diskoaren sensualitatea nabarmena da eta gainezka egiten du; doinu bakoitzak fereka goxo baten indar psikologikoa du, dantzarako bultzada intimoa, kantuek transportatu egiten zaituzte sterepropulsioraino. Mugimendu elektrifikanteak batzuetan, mantsoak eta hipersensibleak besteetan. Kantuak batzuetan ziztu bizian doaz eta gero erritmo geldoak hartzen dituzte, lasaitasunari tartea eskaintzeko asmoz. Bozgoragailuez beteriko kohete intermusikala. 70eko eta 80ko hamarkadetako musika beltzaren arnasa du diskoak. Disko retroa dela ere esan daiteke; garai horien errebisioa da “Stereopropulsion”. Disko house gogotsua, funk zalapartatsua, soul sentiberatsua, dantzarako musika beltza, acid jazz txundigarria, mugimendurako erritmo alaiak, haize atal bikaina, sintetizadoreen ukitu dirdiratsuak programazioekin nahastuta, perkusio eta gitarra biribilak irribarre handiaren bila. Goxotasuna, hurbiltasuna. Acido C, berez koipe garbitzaile eraginkorra.
2008ko ekainak 4, Asteazkena
Bilbo: Shellac + Mission Of Burma
Sarrera: 20,00 euro (Kafe Antzokia, Power recors, Muga taberna).
Ez da batere erraza izaten Shellac taldea zuzenean ikusteko aukera izatea. Oraingoan bigarren aldiz izango da Euskal Herrian Chicagoko taldea. Steve Albini ekoizle ospetsuak (Nirvana, Pixies, Fugazi) kantari eta gitarra jotzaile moduan gidatzen duen hirukotea da. Noise rock eta math rock bezala definituak izan dira baina eurek "rock hirukote minimalista" moduan nahiago dute euren burua definitzea. Shellac rockaren zirrikituetan hausnartzen duen talde benetan bitxia eta berezia da.
Mission Of Burma post-punk mugimenduan talde esanguratsua izan da, ikustea besterik ez dago Sonic Youth moduko taldeek nola goraipatzen duten. Garage eta 60. hamarkadako proto-punk mugimenduaren eraginpean (MC5, Stooges, Velvet, Sonics…), 1982an plazaratu zuten bere lehen diskoa zen "Vs", bertan azaltzen ziren "Secrets" edota "New Nails" moduko abestika. Hiru urte beranduago, taldea iada banatuta, “The Horrible Truth About Burma” zuzeneko diskoa plazaratuko zen, disko bat zeinetan Stooges eta Pere Ubu taldeen bertsio pare bat azaltzen diren. Proiektu ezberdinetan parte hartu ondoren, 2004ean taldea berriz batzen da "Onoffon" diskoa plazaratzeko. Lehen aldiz izango dira Euskal Herrian.
2008ko ekainak 6, Ostirala
Bilbo: Jose Ignacio Lapido (091)
*"Cartografia" disko berria aurkezten*.
Lapido artistari buruz hitz egiterakoan 091 taldea aipatzea ezinbestekoa da. Granadako kantaria 1979an hasten da kitarra eta bateria jotzen hainbat taldetan. 1980an Aldar taldea sortzen du, urte bete beranduago taldea banatu eta Tacho González, J. Antonio García eta Antonio Arias musikariekin batera 091 taldea jartzen du martxan. Andaluzian zenbait kontzertu eman ondoren eta Madrileko "Rockola" aretotik igaro ostean, 091 taldeak DRO diskoetxearekin plazaratzen du 1982an bere estreineko singlea. Bertan azaltzen ziren "Fuego en mi oficina" eta "Llamadas anónimas" abestiak. 1983an izango da "Cementerio de automoviles" lehen diskoa plazaratzen duten urtea. 2 urte beranduago DRO disketxea utzi eta Zafirorekin plazaratzen dute "Más de 100 lobos" diskoa, hain zuzen The Clash taldeko Joe Strummerrek ekoiztua. 1986an Antonio Ariasek taldea uzten du Lagartija Nick sortzeko. 1998an bere hirugarren diskoa izango zen "Debajo de las piedras" plazaratzen dute, handik bi urterara "12 canciones sin piedad" diskoa etorriko zen. 1991an "El baile de la desesperación" etorri zen, Flamin' Groovies taldeko Chris Wilson kitarrajoleak ekoiztua. 1993an "Tormentas imaginarias" plazaratu zuten, taldean Victor G. Lapido eta Jacinto Riso sartzen dira. Zazpigarren diskoa izango zena 1995ean grabatzen dute, "Todo lo que vendrá después" eta urte bukaeran taldeak banatzea erabakitzen du.
1999an Lapidok bere bakarkao ibilbidea hasten du "Ladridos del perro mágico" diskoarekin, 2001ean "Luz de ciudades en llamas" plazaratzen du eta 2002an "Música celestial". 2005ean Lapidok bere zigilua sortzen du, Pentatonia records eta bertan plazaratzen du "En otro tiempo, en otro lugar" diskoa. Jose Ignacio Lapido gizon mirestua da pop eta rock munduan bere abesti sendoak goi mailako letrekin uztartzen dituelarik. Orain Bilbon izango dugu bere lan berria den "Cartografía" aurkezten.
2008ko ekainak 7, Larunbata
Bilbo: Jonny Kaplan & The Lazy Stars
Jonny Kaplan gizon altua da, bera izan da The Lazy Stars taldeko sortzailea. Bere musika bidaia psikodeliko bat bailitzan ulertu behar da. Azkena Rock Jaialdiko lehenengo edizioetariko batean izan zen, rock’n’rollaren zaletuen artean arrakasta lortuz. Oraingoan Bilbora dator bere disko berria dena aurkeztera, “Seasons” izenekoa. Egun bere taldekideen artean Getxoko musikaria den Jokin Salaberri baxu jotzailea aurki dezakegu, AEBetan bizi dena. Jonny Kaplan eta bere taldearen musika estilo ezberdinetan sailkatu dezakegu, kasuan kasu, country-rock, alternative-country, roots-rock... Garai batean Gram Parsons kantariak “Cosmic American Music” bezela izendatu zuen. Rolling Stones, Black Crowes edota Tom Petty kantariaren jarraitzaileek galdu ezin duten kontzertua da honakoa.
2008ko ekainak 13, Ostirala
Bilbo: Carmen Paris
Carmen Paris kantariak disko sendo, argitsu eta energiaz beterikoa plazaratu du. "InCubando" izenburupean, grinaz eta inspirazioz beteriko urte oso baten emaitza da. Diskoaren "usainak" Kuba aldera garamatza, bertan izan zen Carmen bi hilabetez, bertako zapore eta erritmoak dastatzen. Disko lehen singlea "25 años" deitzen da eta abesti honetan Santiago Auseron (Juan Perro) kantariaren kolaborazioa izan du. Abestiak Parisen bizi den Raúl Paz kubatarrak burutu du. Musikalki disko berriak aurreko lanekin irekitako Aragoiko jota doinuen bidea jarraitzen du, baina era berean erritmo berritzaileak agertaraziz, Carmen Parisek berezkoa duen estilo eginez. Bere lehen lana plazaratu zuenetik Aragoiko kantariak hainbat plaza eta Antzokitan aritu izan da bere proposamen berritzailea aurkezten. Alde batetik berri herriko tradizioari helduta eta hau pop musikaren zein tendentzia berrien sonoridadearekin jantziz. Denbora guzti honetan jarraitzaile ugari bildu dituen kantaria dugu Carmen Paris.
2008ko ekainak 14, Larunbata
Bilbo: The Bellrays
The Bellrays taldeak bere musika deskribatzeko orduan "Maximum Rock'n'Soul" hitzak erabiltzen ditu, beraiek jotzen duten musika eta soinuari buruz hitz egiteko ezinbesteko kontzeptuak. The Bellrays taldearen rock'n'rolla entzutea James Brown gaur egun rock talde batekin ikustea bezalakoa da. The Bellrays Los Angeles hirikoak dira eta zuzeneko ikusgarria dute, Euskal Herrian zaletu ugari lortu dituzte azken urteetan. Musika aldizkari askok beren abestiak Tina Turner eta The Stooges taldearen arteko nahasketa bat dela ere esan izan dute. Lisa Kekaula The Bellrays taldearen abeslaria da, azken boladan bere taldez gain MC5 Detroiteko talde ospetsuarekin ere aritu izan da abeslari moduan.
Ondarroa: La Pegatina + Bad Sound System
Sarrera: 5,00 e (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 e
2008ko ekainak 19, Osteguna
Bilbo: Euskara Ikasleen Jaia
Sarrera doan.
Euskara ikasten ari den ikasleria osoari zuzendua. Jai honen antolatzaileok, ELKARLANeko Euskaltegiok -Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta J.M. Zabalak- ongi etorri beroa eskaini nahi dizuegu euskaldun egin zaretenoi. Halaber, gaitasuna bermatzen duen tituloa banatuko dizuegu. Antolatzailea: ELKARLAN euskaltegiak.
2008ko ekainak 26, Osteguna
Bilbo: Brina (Eslovenia)
Brina Esloveniako Ljubljana herriko musikari familia ezagun batetik datorren kantaria dugu. Dantza eta arte esparruan hasi ondoren 2002an ikusentzunezko diseinatzaile moduan hasi zen lanean, hain zuzen plastilinaz buruturiko "stop motion" baliabidea erabiliz. Hainbat emanalditan parte hartu duen musikaria da, dantza, txontxongiloekin eta baita umeentzako telebista saioak burutuz. 2003an sortzen da Brina taldea eta geroztik musika munduan egiten ari den ibilbidea ezin hobea izaten ari da. Esloveniako jaialdi esanguratsuenetan aritu izan da. 2002an "Grascakinja" diskoa burutu zuen String.si taldeako buru den Vlado Batistarekin, eta disko honengatik "Zlata Ptica" saria jaso zuen, talde berri hoberenaren saria. Geroztik zenbait disko plazaratu ditu eta Europan zehar eta Estatu Batuetan bira eta kontzertu ugari egin ditu. Lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian ikusteko aukera.
2008ko ekainak 27, Ostirala
Bilbo: Toots & The Maytals
Jamaikako talde mitikoa dugu Toots and The Maytals, Toots Hibbert buru duena. Euren soinua gospel, ska, soul, reggae eta rock musiken konbinazio berezia da. The Maytals moduan hasi zuten ibilbidea 60ko urteetan, Clement "Coxsone" Dodd-en Studio One aitzindarian, Skatalites bandaren laguntzarekin grabatuz. Geroago Prince Buster eta Byron Leerekin grabatu zuten baina 1966an Toots gartzeleratua izan zen, marihuana edukitzea leporatuta. Urtebete geroago, Toots gartzelatik irten eta taldea Toots and The Maytals birbataiatu zuten. Orduan Leslie Kong ekoizlearekin mitikoak bilakatu ziren hainbat abesti grabatu zituzten: "Do the Reggay" 1968an, reggae hitza ezagutarazi zuen kanta; "Pressure Drop", "54-46 was my number" eta "Monkey Man", taldearen lehendabiziko hit-a nazioartean. Taldea reggaearen historiako mugarri The harder They Come (1972) filmean agertu zen Jimmy Cliff-ekin.



